XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Unibertsitate izena eramanik ere, horren zati txikia zuen bere baitan.

Lehenengo ihardunaldi hartan, laurogei bat partaide izan ziren eta besteak beste irakasle hauek hartu zuten parte: Luis Villasante, Ibon Sarasola, Jean Haritschelhar, J. Intxausti, J. L. Lizundia, J. San Martin, L. Mitxelena, A. Irigoien, G. Ansola, J. L. Davant, K. Santamaria, Txillardegi, J. R. Etxebarria, C. Harlouchet, J. M. Satrustegi, G. Bidart, J. M. Barandiaran, A. Lertxundi, P. Altuna, J. Azurmendi, R. Garate, P. Xarriton eta P. Agirrebaltzategi.

Euskal kulturan pisu handia izan duten eta duten pertsonak hain zuzen ere.

Lehenengo ihardunaldi haren ezaugarri inportante bi ezin utz ditzakegu aipatu gabe.

Alde batetik, ez zegoen espezialitaterik; ikasleak hitzaldi guztietara joaten ziren, goizean matematikara eta arratsaldean literaturara esaterako.

Bestetik talde-lana ez zen bultzatzen eta irakasleak euskal kulturako pertsonaia handien artean bilatu ziren.

Gainera, parte hartu zuen jende gehienak, ez zuen unibertsitatearekin erlazio zuzenik, ez ziren unibertsitate-ikasle ezta irakasle ere.

Ezaugarri hauek, UEUren jatorriaren Kultur Asteekiko lotura estua are gehiago nabarmentzen zuten.

UEUren bigarren ekitaldia ere Donibane Lohizuneko Maurice Ravel lizeoan izan zen.

Edukina eta irakasleei begiratzen badiegu, gutxi gorabehera aurreko urtekoaren antzekoa izan zela ikusten da.

Alabaina, UEUren ondorengo ekitaldietan garrantzia berezia izango duten bi lantalderen agerketa somatzen da lehen aldiz: Donostiako Elhuyar Kultur Elkartea eta Leioako Euskal Kultur Mintegia (Joserra Etxebarria eta Jazinto Iturbe).

Ekitaldi honetara 110 ikasle bildu ziren.

II.2. 1975-76 UEUren hirugarren eta laugarren ekitaldiak Uztaritzeko Landagoien etxean egin ziren ondorengo bi urteetan.

Uztaritzeko bi urteek garrantzia handia izan zuten UEUren ondorengo bilakabidean.

Alde batetik 1975.ean ikastaroak antolatzeko eta diru-laguntzak biltzeko idazkaritza orokor modukoa eratu zen.